Idoia Telleria Maritxalar

IDo

Irudiaren Pedagogia Bisual eta Terapeutikoan espezializatua nago eta horretan oinarritutako argazkiak ateratzen ditut. Sormenezko baliabide aberatsak eta askotarikoak erabiltzen ditut. Irudien bidez hurbiltasuna eta naturaltasuna transmititzen ditut, pertsonen ongizatean eta garapenean fokua jarriz.

Bizitza argazkitzen

Egunerokotasuna, familia, ospakizunak, zoriontasuna, zure erretratua... Bizitzako momentuak argazkietan jasotzeko zerbitzua. IDo-iaren begirada hurbil eta naturaletik ateratako une eta bizipen bereziak.

Enpresa eta ekintzailetza

Enpresei eta ekintzaileei ikusgarritasuna lortzeko aukera ematen dien argazki-zerbitzua da.
 Ekintzailea zara edota enpresa bat duzu eta bezeroarengana iristeko modu berrien bila zabiltza? Zure irudiek zarena eta eskaintzen duzuna adierazteko beharra duzu?

IDo-iaren argazki-zerbitzuak zure bezeroekin konektatuko zaitu, zure zerbitzuak eta produktuak erakutsiz eta barrutik eta kanporantz nor zaren adieraziz.

Tailerrak - Formazioak

IDo-iak emandako tailer-formazioetan, irudia eta argazkia izango dira komunikaziorako eta sormenerako erabiliko diren tresnak. Esparru terapeutiko eta pedagogikotik lan egingo da, eta inguruneari eta norberari arreta jarriko zaie, gure barne-munduaren eta inguratzen gaituen kanpo-munduaren arteko komunikazio-zubiak sortuz. Autoezagutza eta ongizate pertsonala lortzen lagunduko digun esperientzia izango da.

Eman diezaiegun geure buruari istorioak kontatzeko baimena. Barrutik kanpora ikusten duguna argazkitu dezagun, gure desioak, bizipenak, uneak, emozioak irudikatu ditzagun.

Zugandik, 40 urtetik gorako emakumeari zuzendutako tailer-formazioa da. Argazkia komunikazio tresna bezala proposatzen da, emakume bakoitzak, barrutik kanpora eskaini nahi duen (duzun) elkarrizketaren euskarri moduan.

Gure gorputza mugimenduan jarriaz, barne konexioekin topo egin eta argazkitutako irudien bitartez azaleratuko dugu. Parte hartzaileak, haur, nerabe zein helduak, garapen pertsonalak garapen kolektiboan duen oihartzunaz jabetzeko aukera izango du.

Herrietako historia, emakumeen ikuspegitik kontatua. Emakumeek beraien herriko historia kontatuko dute, emakumeen ikuspegitik. Herriko historia bakoitzaren familia-albumetatik eta bizipenetatik abiatuz kontatuko dute, barrutik kanpora.

Kontatu zer behar duzun