Tailerrak-Formazioak
IDoiak fazilitatzen dituen tailer-formazioetan, argazkigintza izango da zuen barne- eta kanpo-munduarekin lotuko zaituen tresna. Argazkigintzak gure inguruan duen eragin terapeutikoari esker, sentitzen, pentsatzen eta balioesten dugunarekiko zubi-lana egiten du, eta horri esker, geure buruaren zein inguratzen gaituen ezagutzan gehiago sakondu dezakegu.
Esperimentazio, joko, mugimendu sentsorial eta sormenezko bidaia honetan parte hartzera gonbidatzen zaituztet. Bizipen pertsonala zein taldekakoa izango da norbanakoaren (ber)konexioaren bitartez, izan nahi duguna izaten jarraitzea aukeratzen dugulako. Dena hautaketa batean hasten delako. Ausartu zaitez ZU hautatzera.
Tailer-formazioak, kolektibo edo norbanakoaren beharretara pertsonalizatutakoak izango dira. Zu(re)en proposamenak entzuteko irrikaz nago.