Idoia Telleria Maritxalar

Haurtzaroan, aitaren estudioa maiz bisitatzen nuen, besaulki granatean eseri eta esku artean nuen zuri-beltzeko argazkiz osatutako famili album gorri eta urre koloreduna behin eta berriz begiratuz. Orduak pasatzen ziren eta han gelditzen nintzen … liluraturik. Denak zeuden: Felix, Fortunata, Santiago, Jesusa, nire aitona-amonak, aitatxi eta amatxi, Felix, Paki, Olatz, nire gurasoak eta ahizpa, senide eta ezezagun ugari. Guztiak. Argazki zaharren usainak bere besoetan biltzen ninduen eta haien bizitzetan, maitasunetan, abenturetan edo irudimenezko lekuetara egindako bidaietan ibiltzen nintzen ametsetan. Behin eta berriz !!! Lehenengo aldiz konturatu nintzen irudi batek emozioak transmititzeko zuen ahalmenaz. Horrela hasi zen istorioak kontatzeko gogoa, nireena eta nirea. Orain zurearen garaia iritsi da.