Betidanik izan dut Marruekosera bidaia egiteko gogo eta ikusmira.

Bertako argi ezberdina, kolore, jendea, janaria… bertara gerturatu eta hau pertsonalki ezagutzea izan da aspaldian egin dudan gauza aberasgarrienetako bat.

Aireportutik atera eta bapatean, arnasten den airea eta eguzkiak botatzen duen argi izpia ezberdina izan zen. Jendearen harrera eta patxara ere beste bat da Marruekos bezalako herrialde batean.

Marrakech hirira autobusez iritsi ginen eta  kaleetan barrena galdu. Galdu, aurkitu, ahaztu, gogoratu… denetarik egiten da kale hauetan. Kale ixtuak, jendez eta dendaz betertikoak. Asto gainean doan pertsona eskibatuaz, lurreko ezpaloi gabeko zorua zapalduaz…beste mundu bat da, bai…

Batez ere eta bereziki atentzioa deitu izan zidana, gaua eta iluntasuna gerturatu bezain laister kaleetan zehar sortzen den majia eta kolorea izan zen. Kaleak naranja kolorekoak izanda, oso goxoak eta erakargarriak izaten jarraitzen dute, nahiz eta gauen ere ederki freskatu tenperaturan, goxo sensazioa izaten jarraitzen dute kaleak.

Jendeak kalean egiten du bizitza, haurrek kalean jolasten dira, baloiarekin, harri koxkor batekin edo topatzen duten edozein gauzekin. Komertzioak berandu arte irekiak egoten dira eta bizitza duen herri bat ikusten duzu zure begien aurrean.

Hau hobeto ulertzeko argazki sorta bat luzatzen dizuet zuek bertan ikus dezazuten. Goxatu…