TxukuntZen eneko Maitane Ormazabal Lartzabalek bere webgune berrirako eta bere perfil profesionalerako argazki berriak behar zituen.

TxukuntZen espazio antolatzaile profesionala da eta bere leloa “Zure bizitza orekatuz eta ongizatea lortuz” zurekin lan egitea da. TxukuntZenen leloarekin eta Maitanerekin bat zetozen argazki eta irudiak sortzeko berarekin egin nuen elkarrizketa bere beharrak eta irudi berriak nolako izatea nahi zuten jakiteko.

TxukuntZen oso garbia, minimalista, praktikoa eta estetikoki zaindua da eta Maitanek badu bere alde “Blackia” ere bai eta alderdia guzti hauek uztartzeko modua nola egin hizketan aritu ginen. Esan beharra dago, Maitanek oso garbi dituela ideiak eta nahiak eta honek nire lana asko erreztu eta laguntzen duela, eskerrik asko🙏🏻

Teila Fabrikan egin genuen argazki saioa, non TxukuntZenen zerbitzu ezberdinak, aholkularitza, proiektuak eta tailerrak azalduko zituen argazki edukiak sortu genituen elkarrekin.

Argazki saioa, Maitane eta TxukuntZen diren bezalakoa izan zen, txukuna, dibertigarria eta naturala. Maitaneren esentzia eta egiteko modua barrutik kanpora argazkituz.