Nagore Gacía Sanz  komunikazio eta marketing onlinean pasioz lanean diharduen emakume ekintzailea da.

Elkar aspaldiko urteetan ezagutzen dugu, bizitzako momentu ezberdinetan elkarrekin izan gara, izugarria da, bizitzak zer nolako bidaian murgildu eta une berri hauetan elkarrekin topo eta lan egitera ekarri gaituen.

Pozik eta harro sentitzen naiz Nagoreren ibilbide profesionalean, bai eta bere bizitzan hartutako erabakiek gaur egun dagoen bizitza eta profesio mailara eraman dutelako. Emakume, ama, bikote, alaba… eta ekintzailea izatea ez delako batere erraza. ¡¡Baina Nagorek lortu du, bai horixe!!