Talleres Mitxelena Kooperatiba ko argazki saioa pieza eta makina handien artean izan arren, bertako langileak gertu izan nituen elkarrekin argazkia osatzeko. Mitxelena barrutik gertu ikusi arte, ez nuen imajinatzen zer nolako lana egiten zen bertan. Askotan “fabrika” lana burura etorri eta kate lana izaten dut burutan, makinak bezala errenkan lan egitearen irudia. Baina Mitxelenako langileak, ia denak bazkideak, gertutasuna eta artisau lana erakutsi zidaten. Pieza handiak lantzen eta diseinatzen dituzte, eta beraien eskuek artiasu lana egiten dute, serie bakarreko pieza izango balitz bezala.