Villa Soron hasi genuen ezkontza euritan blai hasi genuem

Nahiz eta goizeko lehenengo orduak euritan hasi genituen eta ezkontzako lehengo prestakizunak euripean suertatu, lanean jarraitu genuen Maddi eta familiarteko senideak laguntzen.

Ezkontza honetako protagonistetako bat begiradak eta Maddik kontu handiz antolatutako  detaileak izan ziren batik bat.

Maddiren begi urdin berdexkapean, zapatak eta gainontzeko korbata eta akzesorioak ederki ongi sofa gainean antolaturik zeuden Villa Soro ko 102 gela. Maddi makilatua eta orraztua gela bertan zelarik gainerantzeko familiakoek, aita, ama, anai eta koinatak jantzi dotoreekin janzten ari ziren euritsu baina egun politean.

Begirada konplize eta irrifar goxoez gela girotzen zioan pixkanaka eta bata besteareiko errespetu eta maitasuna azalarazten zioan momentuz momentu.

Amak alaba zaintzen du eta alabak aita

Ederra izan zen Maddiren amak bere alaba nola janzten laguntzen zuen ikustea eta argazkitzea eta honen ondoren, Maddik berdina egin zuen bere aitarekin txalekoa eta bestelako akzesorioak janzaten laguntzen.

Prest aurkitu zirenean deán elkarrekin Guadalupeko ermitaruntz egin zuten bidaia.

Zeremonia oso alaitsua izan zen. Pakoren aitak abesti eder bat abestu zuen gonbidatu guztiak aho bete hortz gelditzen zieren bitartean eta ni ere nire kamara atzetik oilo ipurdia nuela jarraitu nuen nire argazkietan murgildurik.

Elizkizuna bukatu bezala bazkaria ospatuko zen lekura hartu genuen gure bidea. Machoenia  izan zen gun hauetan gure ezkonkideek aukeraturiko leku zoragarria. Nire gogokoenetariko bat da…

Urrugneko herrian kokatua dagoen baserri eder bat dugu Machoenia eta esku eta zeru zabalik hartu gintuen bertan. Bertan ospatu zen ondorengo janari eta festa ikusgarria, baina detailetxo hauek ez dizkizuet kontatuko, famili eta lagunen arteko mometu eta bizipen pertsonalak izanik, bakoitzak sama dezala bere bukaera.

Nik esan dezakedan gauza bakarra, festa mundiala izan zela eta eta ederki igaro zutela eta nik noski, asko, asko gozatu nuen…