Bereziak izaten dira gertutik bizitako ezkontzak, batez ere lagunak direnean. Horrelakoa izan zen Olatz eta Kikeren ezkontza, hurbila, goxoa, berezia, etxekoa izango balitz bezala.

Txikitatik ezagututako neska ixila eta lotsatia, baina ezti koloreko begirada eta ahots goxoa  duen neska dugu Olatz. Halako batean ezkondu behar duela eta nerekin ğogoratzearekin ilusio handia egin zidan.

Bere bidaian lagun Kike, hitz gutxikoa hasiera batean, baina zuzena eta oso atsegina. Biak elkarrekin bikte ederra osatzen dute.

Beraien ezkontza gertukoenek osatzen zuten, lagunak eta zuzeneko familiak, baina ala ere ez ziren falta izan traka eta koloreatako keak ere.

Ospakizunaren ostean Donostiara hurbildu ginen beraien argazki erreportaia egitera. Portua, Nautikoa eta Miramar Jauregia izan ziren aukeratutako markoak eta pintzelada eta kolore ezberdinekin margotu genituen udazkenak eskeintzen zizkigun parajeak.

Gertu hasi eta hurrun buka dezatela opa diet bada… Zorionak zuei ere!