Botanical collection izeneko, Nerea Lurgain donostiarraren moda kolekzioa argazkitu nueneko sesioko argazkiak erakusten dizkizuet hurrengo sarrera honetan.

Estilismo lanak, ilea eta makilaia Garbi Garai studio  ren eskutik izan ziren.  Eta diseinu eder hauek gainean eraman zituen modeloa First Models eko @maiderlopetegui izan genuen.

Botanical collection eko jantzi ezberdinak naturaren kolore eta material ezberdinetan oinarritutako kolekzioa dugu. Kolore  berdeak eta urdinak gure basoetako koloreetan oinarrituak eta kolore okre eta marroixkak, bereaien estanpazio lane ezberdinekin, Nerea Lurgainek Afrika aldean bere egonaldi luzeetan izandako bizipenen ondorio eta nahasketak dira.

Estetika, basatia eta urbanoaren nahasketa baten ondorioa ikus dezakegu erreportai honetako argazkietan.

Lau neska ezberdinen lanaren fusioaren ondorioa duzue oraingoan. Lau neska, lau emakume, kultura anitzen nahasketa, baina pasio berdina oihal, azal, ile, mugimendu eta irudietan.