Ainhoa eta Mikelen ezkontza ohikoa ezik, beste era guztietakoa izan zen. Gutxiago ere ez nuen espero bikote honengatik…

Reflejo Pilomotorreko kideak lankide nituela Lasarte eta Donostia aldean ibili ginen atzera eta aurrera Ainhoa eta Mikelen etxetik pasa eta beraien familia eta prestaketa momentuak argazkitu eta betirako geratuko diren oroigarri ederrak sortzen.

Ainhoa Ixabel ileapaindegian orraztu eta makilatu zen, bere ahizpa eta lagunen artean inguratua eta ondoren gurasoen etxeruntz abiatu zen soinekoa jantzi eta bestelakoak prestatzera. Isabel Zapardiezen diseinu ederra soinean jarri eta Joxe Mari, Ainhoaren aitaren begiradapean, bapatean, prest zegoen gure Ainhoa.

Mikelen etxetik pasa ginen bere momentua betirako argazkitu eta grabatzeko baita ere. Bere logelan Errealako posterra eta bufanda ederki atondurik zeuden eta beraine ondoan nola ez, bere janzkia.

Gurasoekin lasai ederrean eta patxaran hizketan aritu zen aldatzeko ordua iritsi arte eta gak ere ekin genion geureari.

Ezkontza Gudamendi Jatetxeko zelai ederrean izan zen, Donostiako itsasoa testigu bikaina zelarik. Eguzkiak sua botatzen zuela zirudien arren oraindik ere emozioak eta malko ttantta  batzuk ixuritzeko ura bagenuen gure artean. Leire, Ainhoaren ahizpa sorpresaz izan zen ezkontza zeremonia eman zuena eta bai ederki egin ere, aho bete hortz utzi zituen Ainhoa eta Mikel, bai eta gainontzeko gonbidatuak ere. Momentu eta hitz politez osatutako ospakizuna izan zen. Baina hau ez zen sorpresa bakarra izan. Ezkontza bukatu eta han inguratu ziren Ainhoaren Dinbi Bandako kideak koreografia alai eta partehartzaile handiarekin, familia guztia barne.

Cocktail freskoaz gozatu eta Gudamendiko jatetxera jarraiu genuen eta bertan ospakizunaren bigarren zatiari hasiera eman zioten, baina hori beste batean kontatuko dizuet…

Zorionak eta eskerrik asko zuekin eguna partekatzeagatik!